eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31
eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31

GALDERA ARRUNTAK

INPLANTEAK

Zein da protesi eta inplantearen arteko diferentzia?

ESTETIKA: Estetika mailan, bai protesi finkoak baita inplanteak ere oso emaitza onak ematen dituzte, baino inplanteen arloan egindako azten aurrerapenek hortz naturalen itxura azken hauek errealismo handiagoz isladatzen dute.

FUNTZIONALTASUNA: Funtzionaltasunari dagokionez inplanteak protesiak baino emaitza askoz hobeagoak eskaintzen dituzte, ez direlako mugitzen egokorrago eta guztiz finkoak direlako. Momentuko kargako inplanteekin gainera pazienteak egun bakarrean egin ditzake bizitza normala inongo eragozpenik gabe.

ADAPTAZIOA: Normalean protesia duten pazienteek adaptazio epe luzeagoa behar dute inplantea aukeratzen dutenak baino. Inplanteak hortz naturalak bezala sentitu eta funtzionatzen dute, protesia ordea gorputz ezezagun bat da gure ahorako eta berari egokitu behar zaio. Kasu bakoitza desberdina da eta oinarriko hezurraren egoerak epe hau luzatu edo laburtu ditzake.

INDEPENDENTZIA: Inplanteak hezurraren gainean ipintzen dira, independentzia dauka ondoko hortzeekiko eta ez dituzte hauek kargatu edo mintzen. Protesiak hortzen laguntza behar dute eusteko, horregatik hortzen kopurua mugatua da eta hauek egoera ezinhobean egon behar dira protesia heltzeko.

IRAUPENA: Bi soluzioek zaintza eta mantenimendua behar dute, garbitasun egokia eta berrikuspen periodikoak. Kondizio ezinhobetan protesiak 8 eta 12 urte bitarteko iraupena dute, inplanteak ordea betirako izan daitezke.

Mindutako hortz bat kentzeko prozedura berberan ipin daiteke inplante bat?

Bai, beti ere infekziorik ez eta hortzoia osasun egoera onean badago. Gainera hezur maila nahikoa izan behar da inplantearen mugimendua muga dezan bere integrazio prozesuan.

Asko ikusten den hortza kendu behar badidate inplante bat ipintzeko, nola estaldu piezaren falta inplantea jarri arte?

Kasu batzuetan hortz finko probisionala ipintzeko aukera dago, momentuko karga edo momentuko estetika deitzen zaio prozedura honi.
Ahoaren egoera dela eta prozedura ezinezkoa denean ez da hutsunearekin etxera joango, jar eta kendu daitekeen hortz mugikorra jarriko zaio.

Zeintzuk dira inplanteen abantaiak?

Pazienteak mastekazioa, estetika eta konfidantza berreskuratzen ditu bere hortzeri finko berriari esker.

Nola da inplanteen prozedura kirurgikoa?

Normalean oso prozedura azkarra eta simplea da, beti ere aurretik ondo planifikatuta eta beharrezkoak diren teknikak ezagutzen badira. Eragozpen txikiak daude pazientearentzat, prozedura eta gero bere egunerokoekin jarraitzea posible izango du normaltasunez: lana, erosketak…
Hala ere atseden erlatiboa eskatzen da batez ere mastekazioan, garrantzitsua delako ez hantura ez infekziorik sortzea prozedura ondorengo orduetan.

Zenbat denbora irauten dute inplanteek?

Inplanteek ez dute iraungitze eperik baina ezinbestekoak dira berrikuste eta manteniendu egokiak arazorik sor ez dadila.
Inplantean ipintzean ez da kendu edo mugitzeko intentzioarekin egiten hau da, arazorik ez badago, betirako iraun dezake.

Zenbat inplante ipin ditzazket?

Hortz bakarra falta denean inplante bat ipintzen da, bi hortz falta direnean bi inplante, baina hiru hortz segidan falta direnean ezker eskubian dauden hutsunetan inplantea ipintzen da baino ez zentruan.

Zein adina da egokia inplantea ipintzeko?

Pazienteak bere hezurren garapena guztiz amaitzea itxarotea ezinbestekoa da (denborarekin hezurrak inplantea xurga dezake bestela) horregatik adin helduko pertsonei zuzendutako tratamendua da.

Nola zaindu behar ditut inplanteak?

Ahoa zainduta eta garbia mantendu behar da, berrikuspenetara falta gabe joan hasieran hilabetero, gero epe luzeagoak utziaz.

Inplanteak ipintzen baditut, naturalak ikusiko zaizkit edo benetakoak ez direla nabarituko da?

Inplanteak ez da bakarrik funtzonaltasun aldetik egokia izan beha, baizik eta estetika aldetik ere. Gaur egun badago nola geratuko den aurreikusteko aukera ikerketa baten bidez.

Inplanteak ipintzean ondo mastekatuko dut?

Inplanteekin edo hortz naturalekin mastekazio prozesua berdin berdina da. Inplantearekin janaria mastekatu, txikitu eta gozatu daiteke hortz naturalekin bezela, ez dira mugitzen.

Hortzak gaixotasun periodontala dela eta galdu baditut egokia da inplanteak ipintzea?

Bai baino gaixotasuna kontrolpean izan behar da prozedura hasi aurretik bestela inplantea galtzeko arriskua egon daiteke.

Zer egin inplante bat galtzen badut?

Lasaitasuna mantendu lehenik eta behin, ez delako ez minik ez infekziorik agertu behar. Klinikara etorri eta gertatutakoa ikusi ondoren soluzio bat planifikatu, normalean inplante berria bestea zegoen tokian berriro ipintzea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies