Lertzoa kalkulu izenaz ere ezagutzen da, qte plaka bakterianoa gogortu eta hortzetara itsasten denean azaltzen da. Baina, zer da plaka bakterianoa? hortzen aurpegietara itsasten den lokats txuria da. Hau da hortzak garbitzerakoan eskuilarekin kentzen duguna ahoa ondo eta garbi uzteko.
Plaka hori kentzen ez bada, mineralizatu eta gogortzen da, hortzetara itsatsiaz. Gatz mineral hauek lustutik datoz, horregatik zona batzuetan lertzo gehiago pilatzen da besteetan baino: aurreko hortzen barruko aurpegian eta goiko haginen kanpoko aurpegian.
Lertzoak azalera zimurra dauka eta honek plaka gehiago itsastea errazten du.
Hortzoien osasuna berreskuratzeko da garrantzitsua lertzoa kentzea, bestela hortzak mugitu eta hauen iraupena arriskuan jarri daiteke eta ahoan usai txarrak ager daitezke baita ere.
– Hortzen mugitzea edo galtzea: lertzoa hortzoia eta hortzaren artean pilatzen da, eta hortzoiarekin kontaktuan dagoenean gingibitisa eragiten du (hortzoiaren puzketa odolarekin). Denbora luzea uzten bada gaixotasuna zaindu gabe, hortza eusten duten ehunak mindu daitezke. Infekzioa aurrera badoa hezurrera iritsi daiteke eta gaixotasuna periodontala eragin, hortzak galtzeko arriskua agertaraziz.
– Estetika: Lertzoa osasun arazoa da baina baita ere arlo estetikoan eragina dauka. Porotsua denez zikinkeria zurgatzen du eta horitzen hasten da denborarekin asko ilundu arte.
– Halitosia: Ahoan usai txarra sor dezake.
Erretzaileetan gertatzen dena da tabakoak hortzoi infekzio edo gaixotasunak ezkutatzen dituela, baina ondorioak ez dira ezabatzen: hortza bere tokian mantentzen duten ehunen desagerpena, hortzen mugimendua edo hauek galtzea.
Kasu hauetan gaixotasunak modu ixilean aurrera doaz eta askotan azkar garatzen dira gu konturatu gabe.
Eguneroko aho garbiketa ezinbestekoa da, klinikan azalduko dizugu zeintzuk diren erabili daitezkeen teknika eta tresnak (hortz eskuila, hortz haria, mingain karrakailua, kolutorioak, etab).
Hala ere, denborarekin, normala da lertzo pixka bat pilatzea baina ohitura egokiekin klinikara bisitak gutxiago izango dira eta ez da gaixotasunik agertuko.
Ez, denborarekin normala delako lertzo pixka bat agertzea. Garbiketa ohitura egokiekin klinikara bisitak gutxiago izango dira eta ez da gaixotasunik agertuko.
Hortzoietan odola agertzen denean puztuta daudela esan nahi du. Egokia litzateke klinikara etorri eta azterketa bat egitea inflamazio horren arrazoia zein den ikusi eta tratamendu periodontal zehatza ezartzeko: bai klinikan bai etxean jarraitu beharreko pausuak izan daitezke hauek.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR