eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31
eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31

HORTZ ESTETIKA

Hortz Estetikaren helburua odontologi espezialitateen artean pertsonen hortzak hobetu eta honekin batera itxura fisikoa hobetzea da.

HORTZ - HAGINEN TXURITZEA

Pazientea bere iribarre kolorea gustoko ez duenean egiten da. Aukera kontserbadorea da tratamendu guztien artean.

ETXEAN: Beti ere haginalariaren gainbegiradapean egin behar den tratamendua da. Eguneroko ferulen bitartez txuritzeko produktua hortzetan aplikatzearekin batera hortzen kolorea argitzen doa. Tratamenduaren iraupena 15 egunekoa da gutxi gora behera. 

KLINIKAN: Txuritze prozesua kontsultan egitea, non gel txutzailea hortzen gainean aplikatzen dugun ondoren argi aktibatzaile baten bitartez produktua aktibatzeko eta hortzen kolorea argitzen hasteko. 

Ezinbestekoa da kasu bakoitzaren analisi zehatza egitea tratamendua etxean, klinikan edo bitan aplikatuko dugun erabakitzeko. Beste tratamenduekin konbinatu daiteke, karilekin adibidez. Teknika hauek oso seguruak dira beti ere profesionalaren kontrolpean egiten badira.

KARILAK

Hortzen esmaltearen gainean jartzen diren composite, portzelana, disilikato edo material feldespatikoez egindako xafla finak dira.

Oso itxura naturala eskaintzen duen, morfologi, forma edo kolorea berdintzen duen minik gabeko azaleko tratamendua da.

Zure hortz estetika hobetzeko asmoa baduzu galdeiguzu eta egokitzen zaizun soluzioa topatuko dugu elkarrekin.  

INGURATZE GINGIBALA

Emaitza ederrak lortzen dira tratamendu honekin. Intentzio plastiko estetikoa duen prozedura honek iribarrearen estetika hobetzea da.

Paziente askok iribarre egiterako orduan hobia gehiegi erakusten dute eta honengatik hortz txikiak dituztela ematen du. Interbentzio simple honen bitartez arazo hau ezabatu daiteke eta iribarrea edertu eta handiagotzen da

Gingibektomiaren helburua iribarrearen hortz estetika hobetzea da.

METALIK GABEKO KOROA ZERAMIKOAK

Antzinako prozeduretan protesi arruntek estetikan eragina zuten metaleko atalak zituzten.

Arrazoi honengatik gaur egun protesi berriak daude, eta hauek protzelanaz edo zirkonioz eginak daude koroako metalezko atalak ezabatzeko.  Fideltasunez benetako hortzak imitatzen dituzte bai ehundura baita kolorean ere, benetako hortzekin ezberdintasunak ezabatuz.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies