eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31
eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31

INPLANTEAK

Hortz inplanteak titanioko sustrai artifizialak dira eta pieza bakarra edo bat baino gehiago ordezkatu dezakete.

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA GALDUTAKO HORTZ PIEZAK ORDEZKATZEA?

Pertsona askok ez diote hortz bat galtzeari garrantzirik ematen, ikusten ez delako. Hala ere, estetikaz aparte, hortz pieza bakoitzak bere funtzioa dauka. Horregatik da beharrezkoa pieza horiek ordezkatzea, etorkizunean arazoak ager ez dadila. Pieza ordezkatzean sahiestuko diren arazoen artean hauexek daude:

· Mastekazio eta digestio arazoak
· Beste hortzen posizio aldaketa. Bai ondoan dauden piezak bai kontrako maxilarrean daudenak mugitzen edo okertzen hasten dira
· Pieza eusten duen hezurraren ahultzea, txikitzen hasten delako mastekatzean eragiten den presio naturala galtzean. Hezurrak altuera eta zabaleran txikitzen da denborarekin
· Iribarrean armonia eta edertasuna galtzea

Gure itxura eta konfiantza hobetzen dute

Ez du behartzen inguruko hortzetan tratamendurik egitera

Hortz zubiekin gertatzen ez den bezala, ondoko hortzak ez dira landu edo txikitu behar.

Epe luzerako soluzio finkoa da

Mantenimendu, garbiketa eta zainketa egokiarekin hortz natural bat bezala iraun dezake.  Zubiek ez dituzte hortzak banaka birjartzen, horregatik garbiketa prozesua trabatu dezakete karies arriskua handituz. Arazo hau desagertu egiten da inplanteekin. 

Mantenimendu erraza

Ezur galtzea saihesten du

Denbora asko igarotzen bada hortzik gabe, ezurra txikitzen doa pixkanaka. Hau da inplanteekin saihesten dugun arazoa.

Minik gabeko tratamendua da

Inplanteen kolokaziorako ebakuntza prozedura txikia behar da, nabaritzen ez den anestesia lokalaren bitartez. Pazientea bere eguneroko bizitza egin dezake momentuan edo denbora epe oso txikian, tratamenduaren arabera.

BANAKAKO INPLANTEAK

Banakako inplanteak bi zatitan banatzen dira: Hortz inplantea (ikusten ez den hezurrera lotzen den zatia) eta koroa (ikusten den zatia, mamortzeko erabiltzen dena eta aho estetikan eragina duena).

ZUBIA INPLANTEEN GAINEAN (3 - 4 PIEZA FALTA DIRENEAN)

Koroak eta hortz protesiak banaka fabrikatzen diren soluzio berritzaileak dira, eta benetako hortzen itxura eta erabilgarritasuna izateko diseinatzen dira. Hortz naturalen edota inplanteen gainean ipini daitezke.

PROTESI HIBRIDOAK INPLANTEEN GAINEAN

Pazientearentzat finkoak dira, baino  haginlariak modu errazean kendu ditzazke. Protesi mugikorra erabili nahi ez duten pazienteentzat soluziorik egokiena da.
4 edo 6 inplante erabiltzen dira tximinia edo zuloz torlojotutako protesia eusteko, haginlariaren manipulazioa errazteko. Erabilitako materiala erresistentzi handiko erretxina da, inplanteekin egitura metaliko baten bitartez konektatzen dena, bloke bakar bat osatuz.

PROTESI FINKOAK INPLANTEEN GAINEAN: erreabilitazio finko osoa.

Hortz batzuk edo guztiak faltan dituzten pazienteekin erabiltzen den protesi finkoa da. Bere abantairik handiena psikologia mailan ematen da, bere erabileran hortz naturalen sentsaziora asko hurbiltzen delako. 4-tik 10-era inplante dira beharrezkoak protesi mota hau ipintzeko. 
Kasu bakoitzak bere behar konkretuak ditu ezaugarri batzuen arabera: hezur kantitate eta kalitatea, inplanteen tamaina, arkuaren forma, etb. 

PROTESI MUGIKORRAK INPLANTEEN GAINEAN: HORTZERI-GAINA

Hortzeri-gainak edo protesi mugikorrak inplanteen gainean baita ere protesi ‘mucosoportada’ edo ‘implantorretenida’ izenez ezagutzen dira. Zergatik izen hauek? protesi mota hau hortzoi mukosa eta hainbat inplanteetara eusten delako.
Betiko hortzerien eboluzioa da: inplanteei esker atxikipen eta egonkortasun handiagoa lortzen dira, eta aldi berean erosotasuna eskaintzen dio pazienteari betikoak baino txikiagoak direlako eta ahosabairik ez dutelako.
Zaila egiten zaigu inplanteetara lotzen den protesia mugikor dela pentsatzea. Bi zatitan banatutako sistemari esker lortzen da, bata inplanteetara torlojotuta eta bestea protesian bertan, igurzketa bitartez elkarturik. Mota honetako erreabilitazioa egiteko gutxienez  hezurrean integraturiko bi protesi izan behar dira, eta goiko partean ordea gutxienez 4.

HEZUR TXERTATZEA EDO HEZUR BIRSORTZE GIDATUA

Normalean hezur txertatzea pazienteak duen hezurraren tamaina (zabaltasuna gehienetan) nahikoa ez denean egiten da.  Prozedura hau egiteko hauts forma duen hezur sintetikoa inplantearen inguruan zabaltzen da, eta gero inplantea ezartzen da. Hezur txertatzea eta inplantea ipintzea prozedura bakarrean egiten dira. 

SINU MAXILARRAREN GORATZEA

Pazienteak goiko partean protesia heltzeko hezur nahikoa ez duenean egiten den prozedura da. Kasu honetan baita ere hezur sintetikoa txertatzen da, baina inplantea ipini baino hilabete batzuk lehenago. Etorkizuean inplantea jasoko duen hortzoi partean egiten da zonaldeko hezur kantitatea hazteko.  Txertatze hau pazientearen hezurrarekin bat egiten duenean inplantea ezarri daiteke prozedura amaituz. 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies