Ortodontzia sistema hau ezagunen eta erabilenen artean kokatzen da.
Duela urte batzuk haurrentzat erabiltzen zen tratamendua zen batez ere, baina gaur egun geroz eta heldu gehiagok aukeratzen duten sistema da beraien iribarrea hobetzeko.
Guztiz gardenak dira eta propietate hau denboran zehar mantendu egiten dute. Bracket soluzioen artean estetikoena da, eraginkortasuna galdu gabe oso gutxi nabaritzen delako tratamendua jasotzen den denboran zehar.
Bracket zeramikoek metalikoen aho arazo berdinak zuzentzen dituzte, tratamenduaren eragina ez da gutxitzen.
Pazienteak nahi duen momentuan jar edo kendu dezakeen sistema da, bai eguneroko garbitasunean bai soluzioa erabili nahi ez duen momentu konkreturen batean. Arrazoi honengatik gingibitisa eta bestelako aho edo hortzoi gaitz arriskua guztiz desagertzen da.
Gure ortodontzi sistema garden honek beste aparatuekin ahoan agertu ohi diren zauri eta eragozpenak saihesten ditu modalitate eroso eta leuna delako. Astean igarotzen diren einean bere ferulak ahoaren posizioa zuzentzen doaz, horregatik tratamenduan zehar hauek berritu eta egokitu behar izaten dira.
Tratamendu hau mugikor nahiz finkoak diren gailuen bidez egiten da, hauek hortzen hazkuntza gidatu eta haurraren hortzen posizioa hobetzea dute helburu nagusia.
Sistema hau ere epe luzean hortzetan ondorio negatiboak eragiten dituzten ohiturak zuzentzeko erabiltzen da.