eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31
eseu✉ martinezsoroaclinicadental@gmail.com
✆ 943 57 57 31

PERIODONTZIA

Periodontzia gaixotasun periodontala eta bere ondorioak zaintzen dituen odontologiaren arloa da. Gaixotasun honek hortza eusten duen hezur eta hortzoietan eragiten du, horregatik dauka garrantzia ehun hau zaintzeak bestela hortzak galtzea posible izaten delako,

GINGIBITISA

Hortz plaka pilatzen denean hortzoietan sortzen den erreakzio inflamatorioa da.

Normalean agertzen den gaixotasunaren lehen seinalea hortzoien odola da, zehazki hortzak garbitzerakoan.  Zeinu honetaz gain hortzoia baita ere tamainaz hazten da eta kolore aldaketa jasaten du hortza inguratzen duen zatian batez ere. 
Aldaketa hauek nabaritzen direnean hortz klinikara etortzea gomendatzen da, profesionalen lanak gehiagora joan daitezkeen ondorioak murriztu eta hezurrean gerta daitezkeen betirako lesioak konponduko dituelako. 

PERIODONTITISA

Denboran zehar pilatzen den hortz plaka, hortz kalkulu edo sarroan bihurtzen da denborarekin eta periodontitis izena duen erreakzio inflamatorioa sor dezake.

Hortza inguratzen duen hezurraren (periodontoaren) inflamazioa da. Hau gertatzean, hezurra birxurgatze prozesuan murgiltzen da eta hortzaren oinarria galdu daiteke
Kasu hauetan hortzoiaren beherapena (ahoko beheko aldean) edo igotzea (goiko partean) nabaritzen da, gaixo dagoen hortzaren sustraia begibistan geratuz. Momentu honetan komenigarria da klinikara gerturatzea tratamenduen artean egokiena aukeratzeko. 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies