Hortz guztiak ordezkatzen dituzte, bai goiko maxilarrean, beheko masailezurrean, edo bietan.
Kirurgia gomendagarria ez den pazienteetan erabiltzen den prozedura da, horregatik normalean adin aurreratuko pertsonentzat aukerarik egokiena izaten da.
Protesi mugikorra edo hortzeria, hortzoi eta pazenteak dituen hortz naturaletan (piezaren bat geratzen den kasuetan) gainean eusten da. Protesi mota hauen onura handiena jar eta ken daitekeela da, eta horregatik aldi berean garbiketa prozesua erraztasunez egiteko aukera ematen duela.
Protesiak osoak edo partzialak izan daitezke, lehenengo kasuan hortz guztiak ordezkatzen dira eta bigarrenean berriz falta diren piezak besterik ez.
Pieza bakarra edo gehiago ordezkatzen duen egitura da, eta modu egonkorrean oinarri bezala lana egiten duten aurreko eta hurrengo hortzetan eusten da. Protesi hauek material desberdinetan egiten dira: erretxinak, portzelanak, metalak, zirkonioa eta azken urteetan ere karbono fibra eta beira. Emaitzak ez dira estetikaren aldetik bakarrik onuragarriak, baita osasun orokorrerako ere.
Garrantzitsuak dira protesi finkoa garatzen den bitartean prest dauden hortzak babestuak egotea eta pazientea lasai egotea. Horregatik protesiaren oinarri diren hortzak denboralki koroa akrilikoekin estaltzen dira.